Jaso ditugu dagoneko izen emate orriak, eta aurtengoan pasa den urtean baina gehiago gara Belaguara joatera animatu garenak! Giro polita izango dugu!
Orain apurka eraman beharreko gauzak prestatzen hasi beharko gara! Horretarako datozen asteetan ikastolan zirkular bat banatuko duten arren hemen behean ere eskegintzen dugu eskura izan dezazuen! Hiru orri dira denera. Lehenik eta behin azalpen labur bat hainbat gauzen inguruan; bigarrenik, eraman beharreko arroparen zerrenda eta azkenik boletina, ikastolara behar bezala beteta ekarri behar dena EKAINAREN 15a baino lehen! Honekin batera gogorarazi nahi dizuegu datorren EKAINAREN 1ean GURASOENTZAKO BILERA berri bat egingo dugula arratsaldeko 17'30tan URRAKO JANGELAN azken kontu batzuk azaldu eta zuen zalantzak argitzeko.

1.- Komeni da KANTINPLORA gutxienez litro batekoa izatea. Kontuan izan egun guztiko irteerak direla eta mendian ez direla iturri asko topatzen, beraz ondo hornituta joan behar!


3.- MOTXILA dagokionez kontuan hartu behar da egun guztiko irteerak egiteko erabiliko dugula, bai mendira joateko edo Uztarrotzera. Beraz bertan kabitu behar idra bai kantinplora, txamarra, ogitartekoa, toaila... Ez da bereziki handia izan behar, baina ezta txikiegia ere.
4.- LO ZAKUA. Pirineotan izanik, nahiz eta udara izan, gauean tenperaturak nahiko jaisten dira. Beraz, lozakua tenperatu baxuak aguantatzeko moduakoa izatea gomendatzen dugu. Horretaz gain, eta bereziki 3. eta 4. txandetako gazteentzat kanpotik inpermeablea den zakua eramatea eskatzen dugu. (kanpoan lo egiten dugunean ihintza izaten baita!)
No hay comentarios:
Publicar un comentario