2011/06/20

Belaguako Batzordea eta Begirale Taldearen eskertza.


Aurtengo udalekuei begira, joan den ostegunean bilera berezia izan genuen, guretzat latza zen berri bat emateko, 2011ko Zurriola Ikastolako udalekua ez dela Belaguako Arrako bentan izango.

Orontze herriko “El Albergue de los Pirineos” izeneko aterpetxera joango dira. Bileran kokapen berriaren ezaugarri nagusienak azaltzen saiatu ginen.

Ohar hau ez da azalpen gehiago emateko, joan den osteguneko bileran izan zineten guztiei eta, bileraz kanpo, guregana hurbildu diren guztiei, gure eskertza zabaltzeko baizik.

Jaso genituen animoak bide onetik goazela adierazten digu eta guretzat indar handia da. Animo horiek aurtengo udalekua ondo bideratzen eta hemendik aurrera, Artezkaritzaren eskutik, egin beharko dugun lana burutzen lagunduko digute. Proposamen berriak ere, jada, buruan ditugu.

MILA ESKER EMANDAKO BABESARENGATIK

2011/06/16

UDALEKUAK EGINGO DIRA!

Pasa den asteburuan izaniko istripuaren ondorioz, segurtasun neurriak direla eta Arrako Benta itxi egingo da, beharrezko inspekzio eta konponketak egin bitarte. Udalekuak ordea aurrera jarraituko du, oraingoan ordea leku berri batean: ORONTZEKO IRIARTE etxean. 

-Non dago kokatuta Orontze?

Zaraitzu ibarrean kokatuta dago, Otsagabiatik 3-5km-tara. Herri txikia eta umila da. Ikus mapan non dagoen. Informazio gehiagorako eskubiko zutabea, loturen atalean Iriarte etxearen eta Otsagabiaren web guneetako loturak dituzue.


- Nolakoa da Iriarte etxea?

Akaso, deskirbatzen hasi baino aski izango da bertako argazkiak ikustea.  Polita, ezta?

 
Egongela
logela bat

beste logela bat
komunak

jangela
- Zein ekintza egingo ditugu bertan?

Arrako Benta ez dela badakigun arren eta bertako inguruneko baliabideak ez ditugula ikusita, ezingo dugu jakuzian ibili, ez eta urjauzira joan. Futbol zelai eta Belagua txokoan ere ez gara izango, baina horrek ez du esan nahi besoak gurutzatuta zerura begira geratuko garenik! Josalean eta ekintzak egiten jarraituko dugu, saltoka eta dibertitzen aspertzerarte!

Putzutan atzera eta aurrera igelen antzera saltoka ere ibiliko gara, bertakoek esanda, udaran presa gisako bat eraikitzen baitute herrian bertan!

Otxagabiara ere hurbilduko gara eta 10€ak xahutzeraekin batera frontoa eta bertako txoko eta herritarrak ezagutuko ditugu. Baitan Gartxoten kondaira bertatik bertara ezagutu ere!
Arrakon ez bagaude ere, ez pentsa mendia egiteaz libratuko zaretenik, gure buelta eta txangoan egingo baititugu. Baita gau garbian, ilargia borbilaren azpian, zeruari so, izar usoekin batera gure gurariak eskatu ere! (Bibak)

Bandera jolasa, kapitain planet, txantxa jolasak, zerri eguna, ur jolasak, muxu plajake edo flopy-flopy bezalako jolasak ere ez ditugu ahazten. Eta seguruena berriak ere ikasiko ditugula!
3. eta 4. txandetan gainera bizikletak eramateko proposamena mantentzen dugu. Horrela, inguruan gehiago ibili eta hiru eguneko irteerak egiteko aukera izango dugu! Ez ahaztu ordea, beharrezko kasko, peto eta kamara ekartzea gero!

Guztia hau eta askoz gehiago! Aurtengo udalekua ekintza, jolas, leku, kondaira eta sorpresa berriez beteta dator. Abentura berri bat izango da, gurekin bizi nahi duzu?!

Bada zatoz! Zure zain gaude!


Honenbestez ohar bi besterik ez: 
  1. Gogoratu oraindik boletina entregatu ez baduzu lehen bait lehen Hurrako idazkaritzan entregatzea
  2. Eraman beharreko materialaren zerrenda berdina izaten jarraitzen du, baita autobusen antolaketa eta ordutegia ere. Hau kontsultatzeko, azpiko albisteetan begiratu dezakezue.