2012/06/22

BAGOAZ!

Gaur agur esango diogu ikastolari! Amaitu dira klaseak, amaitu etxerako lanak... eta zain dugu Orontze! Eguraldi ona eta giro paregabea dugu iragarrita datorren hilabeterako! Beraz ondo prestatu eta deskantsatuta etorri, hau ahaztezina izango da eta!

Bihar goizeko 9'00tan Zurriola Ikastolatik (Hurra) autobusean sartu, gurasoei "laster arte" esan, abesten hasi...."Orontzen, Orontzen udalekuetan, mendiak, errekak ta baso berdeak.... "
.... ta BAGOAZ!

2011/06/20

Belaguako Batzordea eta Begirale Taldearen eskertza.


Aurtengo udalekuei begira, joan den ostegunean bilera berezia izan genuen, guretzat latza zen berri bat emateko, 2011ko Zurriola Ikastolako udalekua ez dela Belaguako Arrako bentan izango.

Orontze herriko “El Albergue de los Pirineos” izeneko aterpetxera joango dira. Bileran kokapen berriaren ezaugarri nagusienak azaltzen saiatu ginen.

Ohar hau ez da azalpen gehiago emateko, joan den osteguneko bileran izan zineten guztiei eta, bileraz kanpo, guregana hurbildu diren guztiei, gure eskertza zabaltzeko baizik.

Jaso genituen animoak bide onetik goazela adierazten digu eta guretzat indar handia da. Animo horiek aurtengo udalekua ondo bideratzen eta hemendik aurrera, Artezkaritzaren eskutik, egin beharko dugun lana burutzen lagunduko digute. Proposamen berriak ere, jada, buruan ditugu.

MILA ESKER EMANDAKO BABESARENGATIK

2011/06/16

UDALEKUAK EGINGO DIRA!

Pasa den asteburuan izaniko istripuaren ondorioz, segurtasun neurriak direla eta Arrako Benta itxi egingo da, beharrezko inspekzio eta konponketak egin bitarte. Udalekuak ordea aurrera jarraituko du, oraingoan ordea leku berri batean: ORONTZEKO IRIARTE etxean. 

-Non dago kokatuta Orontze?

Zaraitzu ibarrean kokatuta dago, Otsagabiatik 3-5km-tara. Herri txikia eta umila da. Ikus mapan non dagoen. Informazio gehiagorako eskubiko zutabea, loturen atalean Iriarte etxearen eta Otsagabiaren web guneetako loturak dituzue.


- Nolakoa da Iriarte etxea?

Akaso, deskirbatzen hasi baino aski izango da bertako argazkiak ikustea.  Polita, ezta?

 
Egongela
logela bat

beste logela bat
komunak

jangela
- Zein ekintza egingo ditugu bertan?

Arrako Benta ez dela badakigun arren eta bertako inguruneko baliabideak ez ditugula ikusita, ezingo dugu jakuzian ibili, ez eta urjauzira joan. Futbol zelai eta Belagua txokoan ere ez gara izango, baina horrek ez du esan nahi besoak gurutzatuta zerura begira geratuko garenik! Josalean eta ekintzak egiten jarraituko dugu, saltoka eta dibertitzen aspertzerarte!

Putzutan atzera eta aurrera igelen antzera saltoka ere ibiliko gara, bertakoek esanda, udaran presa gisako bat eraikitzen baitute herrian bertan!

Otxagabiara ere hurbilduko gara eta 10€ak xahutzeraekin batera frontoa eta bertako txoko eta herritarrak ezagutuko ditugu. Baitan Gartxoten kondaira bertatik bertara ezagutu ere!
Arrakon ez bagaude ere, ez pentsa mendia egiteaz libratuko zaretenik, gure buelta eta txangoan egingo baititugu. Baita gau garbian, ilargia borbilaren azpian, zeruari so, izar usoekin batera gure gurariak eskatu ere! (Bibak)

Bandera jolasa, kapitain planet, txantxa jolasak, zerri eguna, ur jolasak, muxu plajake edo flopy-flopy bezalako jolasak ere ez ditugu ahazten. Eta seguruena berriak ere ikasiko ditugula!
3. eta 4. txandetan gainera bizikletak eramateko proposamena mantentzen dugu. Horrela, inguruan gehiago ibili eta hiru eguneko irteerak egiteko aukera izango dugu! Ez ahaztu ordea, beharrezko kasko, peto eta kamara ekartzea gero!

Guztia hau eta askoz gehiago! Aurtengo udalekua ekintza, jolas, leku, kondaira eta sorpresa berriez beteta dator. Abentura berri bat izango da, gurekin bizi nahi duzu?!

Bada zatoz! Zure zain gaude!


Honenbestez ohar bi besterik ez: 
  1. Gogoratu oraindik boletina entregatu ez baduzu lehen bait lehen Hurrako idazkaritzan entregatzea
  2. Eraman beharreko materialaren zerrenda berdina izaten jarraitzen du, baita autobusen antolaketa eta ordutegia ere. Hau kontsultatzeko, azpiko albisteetan begiratu dezakezue. 

2011/05/29

EKAINAK 1, gurasoentzako bilera!

Aste honetan, ekainaren 1ean, arratsaldeko 17'30tan Hurrako jangelan bilera berri bat burutuko dugu. Hau bereziki Belaguara joango diren gazteen gurasoentzako bilera izango da, bertan zuen zalantzak argitu eta begiraleok beharrezkoak ikusten ditugun gomendioak emango dizkizuegu!

Bertaratzeko aukerarekin ez baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo emailean: arrakobenta@gmail.com eta ahal bezain azkarren eranztuten ahaleginduko gara!

2011/05/15

Belaguako azken zirkularrak eta hainbat gomendio!

Jaso ditugu dagoneko izen emate orriak, eta aurtengoan pasa den urtean baina gehiago gara Belaguara joatera animatu garenak! Giro polita izango dugu!

Orain apurka eraman beharreko gauzak prestatzen hasi beharko gara! Horretarako datozen asteetan ikastolan zirkular bat banatuko duten arren hemen behean ere eskegintzen dugu eskura izan dezazuen! Hiru orri dira denera. Lehenik eta behin azalpen labur bat hainbat gauzen inguruan; bigarrenik, eraman beharreko arroparen zerrenda eta azkenik boletina, ikastolara behar bezala beteta ekarri behar dena EKAINAREN 15a baino lehen! Honekin batera gogorarazi nahi dizuegu datorren EKAINAREN 1ean GURASOENTZAKO BILERA berri bat egingo dugula arratsaldeko 17'30tan URRAKO JANGELAN azken kontu batzuk azaldu eta zuen zalantzak argitzeko.

Zerrenda horri laguntzeko gomendio batzuk eman nahi dizkizuegu begiraleok ordea (inolaz ere ez da asmoa propaganda egin edo hau erostera behartzea, gomendioak besterik ez dira!):


1.-  Komeni da KANTINPLORA gutxienez litro batekoa izatea. Kontuan izan egun guztiko irteerak direla eta mendian ez direla iturri asko topatzen, beraz ondo hornituta joan behar!


2.-  TXANKLETAK komeni da lotzen direnak ekartzea, nagusiki errekan ibiltzeko. Gero hauek ere erabili daitezke dutxarako, edo beste batzuk ekarri!


3.- MOTXILA dagokionez kontuan hartu behar da egun guztiko irteerak egiteko erabiliko dugula, bai mendira joateko edo Uztarrotzera. Beraz bertan kabitu behar idra bai kantinplora, txamarra, ogitartekoa, toaila... Ez da bereziki handia izan behar, baina ezta txikiegia ere.


4.- LO ZAKUA. Pirineotan izanik, nahiz eta udara izan, gauean tenperaturak nahiko jaisten dira. Beraz, lozakua tenperatu baxuak aguantatzeko moduakoa izatea gomendatzen dugu. Horretaz gain, eta bereziki 3. eta 4. txandetako gazteentzat kanpotik inpermeablea den zakua eramatea eskatzen dugu. (kanpoan lo egiten dugunean ihintza izaten baita!)


2011/04/11

ZEREN ZAI ZAUDE?

Apirila aurrera dator, aste santua dagoeneko ate joka, eta eguraldia ere aldatzen hasia da. Eguzkia, berotasuna.... batzuon gogoak dagoeneko azterketak gainditu eta udaran irrikak bete ditu! Baina zer egin behar duzu aurten udaran? Etxean geratuko zara? Eraikin eta errepide grisez beteriko Donostian? 

Guk beste aukera bat eskaintzen dizugu; ZATOZ BELAGUARA! Mendia, berdea, larreak, ur hotza, lagun arteko giro bikaina, jolasak, irriak, askatasuna... zer gehiago nahi duzu?

Arin ibili! Izen emateko epea apirilaren 15an amaitzen baita! Etzazu biharko utzi gaur egin dezakezuna! Bete orria eta zatoz gurekin!

2011/04/07

EGIN ZAITEZ ARRAKO BENTAREN LAGUNA FACEBOOKEN!

Bai bai! Irakurri duzuena; facebooken munduan ere murgildu gara! Asmoa Zurriola ikastolako ahalik eta ikasle gehienen laguna egitea da, sarea osatzen joateko. Baina baita Belaguaren maitale diren ikasle, monitore eta lagunak batzeko ere! Nahi duen edonor egia esan! Beraz badakizu, egin zaitez lagun eta zabaldu! Belaguatik salto mundura!!!