2011/03/30

AUKEZPENAK EGIN DITUGU!

Azken egunetan ikastolan izan gara lanean, Belaguako udalekuko aurkezpenak egiten. Pasa den astea Lehen Hezkuntza ikasleekin izan ginen, 3., 4., 5. eta 6. mailakoekin hain zuzen ere. Pasa den urteko argazki batzuk ikusi, anekdotak kontatu, Bloga aurkeztu.... tarte atsegina izan genuen. Datozen asteetan, DBH-ko maila ezberdinetan egiten ahaleginduko gara.


Atzoko egunez, martxoak 29, bereziki gurasoei zuzendutako aurkezpena egin genuen hainbat begiralek. Bertan, udalekua non kokatuta dagoen azaltzearekin batera, udalekuaren helburuak azpimarratu eta txandaz txandako deskribapen txiki bat egin genuen, argazkiez lagunduta. Argazkian ikusi bezala, saiora hainbat guraso bertaratu ziren eta baita galderak egin ere, gustuz erantzun genituenak. Jakin badakigu ordea, agian batzuek ezin agertu edo bestelako galderak ere izango dituzuela, beraz idatzi lasai Blog honetan, eta albait arinen erantzuten ahaleginduko gara. Horrela bada, bertaratu izan ezin zenutenetzat hemen aurkezpena eskura.

gurasoentzako aurkezpena

Besterik gabe, gogorarazi nahi dizuegu izen emateko epea APIRILAREN 15ean ixten dela. Etzazue azken unerarte itxaron eta eman izena!

2011/03/17

IZEN EMATEKO EPEA IREKI DA!

      Beno beno, nahiz eta egun hauetan euria eta eguraldi txarra besterik ez izan, guk dagoeneko burua udako oporretan dugu; eguzkia, berotasuna, klaserik ez.... eta nola ez Belaguako udalekuak. Mendia, ur freskoa, lagun taldeko giro bikaina, jolasak.... tentagarria, ezta? 

Gaur soilik imaginazioan disfrutatu badezakegu ere, udaran egi egin dezakezu eta gurekin batera bizi. Animatzen zara? Datozen egunetan klasean izen emateko zirkular bat banatuko zaizue. Hau bete eta idazkaritzan entregatu besterik ez duzue egin behar. Baina adi, apirilaren 15ean itxiko baita izen emate epea, beraz ez zaitez zai gelditu.

ZATOZ GUREKIN BELAGUARA!!!

2011/03/07

Udalekuaz....


            Udaberriarekin batera heldu da Belaguako udalekuan izena emateko garai ere. Horregatik, datozen egunetan gazteei klasean aurkezpen bat egingo diegu. Aurtengoan ordea, izen emateko orriarekin batera, gurasoetan pentsatuz, ondorengo lerroak idazti ditugu. Hauen helburua, gazteei klasean egin bezala, Belaguako udalekuaren gaineko azalpen labur bat ematean datza, baita txanda bakoitzaren deskribapen xume bat egitea ere, informazio gehiago izan dezazuen. Hala ere, lerrokin batera, apirilean bereziki gurasoentzat egingo dugun bilkurara animatu nahi zaituztegu. Bertan, hemen idaztitako azaltzearekin batera, zuen galderak erantzungo baititugu.


Non gauzatzen da Udalekua?

            Belaguako bailara Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean kokatuta dagoen Erronkariko bailaran aurkitzen da, Euskal Herriko Pirinioetan hain zuzen ere. Erronkariko bailara bost herrik osatzen dute, Erronkari, Burgi, Urzainki, Uztarrotz eta Izabak. Azken honetatik 10km-tara (errepidetik San Martingo Harrirantz joaten), ezkerretara sartuta aurkitzen da Arrako Benta, udaleku burutzen den tokia. Bere parean Arrakoko Andra Mariaren Baseliza aurkitzen da, eta inguru oso hurbilean berriz, Arrakoko trikuharria.

Nolakoa da Arrako Benta?
Etxeak, egongela handi bat, bazkaldu naiz jolasteko erabiltzen dena; bi logela handi 25 pertsonentzat eta lau txiki, launa pertsonentzat ere baditu; sukaldea, komunak, dutxak.... Benta berez, zaharra izanik ere, Ikastolak alokatu zuenetik hainbat aldaketa egin dizkio. Bereziki, azken urteetan, kalefakzioa, teilatu berria eta logelak aldatu dira, ohe berriak jarriz.

Etxea bezain garrantzitsua da ordea bere ingurunea. Errepidetik aldenduta, mendiaren magalean, erreka eta zelaiak ditu eskura, lasai jolasean ibiltzeko aukera ematen dutenak. Bestela, asko urrundu gabe ere eta etxetik irteteko laguntzen diguten futbol zelai bat ere badugu, baso txiki bat (Belaguako txokoan deiturikoa), eta errekak modu naturalean egindako milaka putzu eta tobogan.

Zer egiten da Belaguan?

            Bere kokapena dela eta, udalekuaren beraren helburua, gazteek bestelako aisialdi eredu batekin disfrutatzen ikasteaz gain, naturaz ikasi eta norbere burujabetza lantzea sustatu nahi dugu. Mendian ibili, basoak ezagutu, kirol berriak ikasi... baina nagusiki, eskura izan ditzaketen aukerez eta baliabide naturalez ohartarazi. Noski guzti hau, errespetuan, talde lanean eta euskaraz. 

Orokorrean, egunak ordutegi baten baitan antolatzen ditugu. Goizeko 8'00tan jaikitzen gara eta 9'00tako gosaltzen. Behin amaituta eta prest gaudela goizeko ekintza hasten dugu. 13'30ak aldera bazkaria, eta arratsaldeko 16'00ak arte denbora librea izaten dute. Ordu honetan, arratsaldeko ekintza hasi ohi dugu, eta arratsa erdi aldera deskantsu bat egiten dugu askariarentzat. Gaueko 20'30ak aldera afaltzen dugu eta 22'00etan gaubela hasi arte (gaueko ekintza), astialdia izaten dute. 23'30tan denak oheratzen dira eta 00'00tako isiltasun osoa  egon behar du. 

Ordutegi hau esan bezala orokorra da, txanda bakoitzaren ezaugarri eta ekintza ezberdinekin osatzen dugularik, nahiz eta hainbat ekintza txanda guztietan errepikatu, dela mendi irteera eta Izabarako txangoa. Txanda bakoitzeko informazio orokorra goiko laginen bitartez duzue eskura. Pixkanaka atal hauek ere osatzen joango gara.