4. txanda

DATAK: uztailaren 17tik 29ra
ADIN TARTEA: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. 2 eta 3. maila

EZAUGARRIAK: Txanda hau da guztien artean bereziena. Izan ere gazteen burujabetasuna da landu nahi duguna talde lanarekin batera. Bestelako berezitasun bat ere badu; txanda honetan bizikletak izaten ditugu, bestelako ekintzak egiteko aukera ematen dutenak.

Zoritxarrez ordea aurtengo urtean ez da txanda hau osatzera iritsi. Hori dela eta, ikasturte hasierarekin batera inkesta bat egingo badugu ere zergatia jakiteko, idatzi hemen zuen iritzia edo hobe esan, kontaiguzu: zer egin nahi duzu?